XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa ere begiratu behar

Juin marechalak bere adioak egiten ditu Europa-erdiko armadari.

Europa-erdiko buruzagietan zen Juin marechala. Eta, jadanik erran duguna, kargu hori utzi du marechalak. Ortziralean egin ditu bere adioak. Karia hortara, bi hitz erran ditu Ely, Gale, Schuyler eta Sala aintzindari handien eta soldado multcho baten aintzinean.

Jaunak, banoa bortz urthe zuekin lanean eman ondoan. Ez nuen erabaki hori hartuko ez banu ikusi Europaren begiratzeko artha guziak hartu ginituela. Alemanen laguntza, pondu hortan, monta handienekoa daukat. Nehork nahi balu Europari oldartu, baluke atomiko indarekin zer ikhus, merezi lukeen bezala.

Eratchiki du O.T.A.N.batasuna dela oraino begirale lehena.

Alemania eta soldadogoaren laburtzea

Orai irakurria dugu nola Juin marechalak berak aithortu duen Alemanen laguntza baitezpadakoa dela, Europaren mugan.

Ba, bainan Aleman gehienak ez omen dira hain beroak soldadogoan luzaz egoiteko. Eta heien chederi jarraiki gobernua! Legeak laburtzen diote soldado-denbora! Irakurlea, erranen bide duzu: hobe heientzat! Ba! Haatik halako griña batek hartu ditu bakearen adichkideak. Badaude, Aleman armada ahulago izanez, ez denetz muga... chilo bezala geldituko!

Hots lanieros daukate soldadogoaren ttipitzea, egungo eguneko arma berezien ezagutzeko, ez baitira aski zonbait ilabethe soil! Eta Alemanek ez badute begiratzen muga, bertze zonbaiten gain eroriko baita eginbide hori!

Jakin-arazi diote Aleman gobernioari, akordioen arabera, Alemaniak behar zuela bere partea hartu, muga begiratze horri buruz! Alemaniak arrapostu, ez dela, ez, bere hitza jatekotan. Soldado bakotcha gutichago egonik ere armetan, soldado gehiago deituz, 230.000-en orde 300.000 hartuz urthekal, uste dute armada berdin azkar dagokela. Aintzindari angles, frantses, amerikanoak ez dira arras aburu hortako!

Waffen S.S.

Azen ontzeko, huna bertzerik.

Alde batetik pleini dira bazterrak. Aleman soldado guttiegi dela. Bainan bertze alde pleini dira ere, badirela soldado sartuak Waffen S.S. ohi batzu, gerla denboran zer nahi izigarrikeria eginak, hortako kondenatuak, eta merechi ez luketenak soldadoen buru jartzea. Asko presoner ohi, asko gerlan hilen burhaso, asko judu dei egin diote gobernioari ez dezan onhart Waffen S.S.-ik izaitea alemanen armadan! Ez dira batere fida jauntto hoien chederi!

Zonbait urrunago ere johan dira; eta ez dute nahi Waffen S.S. ohien ikaslerik ere soldado nahi! Baditazke debeku hoitan, biziki ongi konpreni ditazken sendimenduak. Bainan ohartu naiz komunichtek dutela oihua gorenik aleman armadaz mintzatzean: nago ez othe diren bakhar-bakharrik, armada ahuldu beharrez ari, Rusoen manuz!